Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Defferre, Gaston

Legegizon eta politikari frantsesa (Marsil-largues, 1910 - Marseilla, 1986). Sozialista 1933. urteaz geroztik. Erresistentzian jardun zuen Bigarren Mundu Gerran. Marseillako alkate hautatu zuten 1953. urtean, diputatu 1946-1958 bitartean eta 1962. urtetik aurrera, eta senatari 1959tik 1962ra bitartean. Ministro hautatu zuten hainbat aldiz 1956. urteaz geroztik: Frantziako kolonietakoa G. Mollet-en agintean (1956-1957), Deszentralizazio eta Barne ministroa Mauroy-en gobernuarekin (1981-1984) eta lurraldekoa Laurent Fabiusekin.