Defregger, Franz
Austriar margolaria, Tirolgoa jatorriz (Ederhof, 1835 - Munich 1921). Munich-en egin zituen ikasketak eta Piloty-ren jarraitzaile izan zen. Tirolgo gizonen eta irudien margolaria da. Bere koadrorik ezagunena Soldadutzarako azken deia izenekoa da; bertan agureak ikusten dira gerrarako biltzen, Napoleonen gudarosteen aurka abiatzeko.