Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Decroux, Étienn-Marcel

Frantses mimoa (Paris, 1898 - Boulogne-Billancourt, 1991). Keinuen bidezko antzezpenaren sortzailea, izaditik hartutako mugimenduak antzeratzen dituena, hitza, musika eta bestelako apaingarriak baztertuta. 1940an Gorputz Mimikarako Eskola sortu zuen Parisen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren mimika lantegiak antolatu zituen Europan eta New Yorken. Haren ikasle ezagunenak, Marcel Marceauk, Decrouxen teorietan oinarritu zuen bere mimika lana. Beste ikasle batek, Jean-Louis Barrault zinema antzezle eta zuzendariak, Les Enfants du paradis (1945, Paradisuko haurrak) filmaren bidez omendu zuen bere maisua eta artea.