Decouflé, Philippe
Frantses koreografoa eta antzerki zuzendaria (Paris, 1961). 1922ko Albertvilleko Olinpiar Jokoetan egin zen ospetsu, haietarako antolatu zituen hasiera eta amaiera ekitaldiengatik. Gaztetan pailazo izan nahi zuen eta zirkuko eskolan aritu zen. Dantza ikasi zuen eta Angersko dantza garaikideko zentroan sartu zen, eta han Alwin Nikolaisen ikuskizunetan parte hartu zuen. Régine Chopinot eta Karole Armitageren taldeetan dantzatu zuen eta ondoren koreografian murgildu zen. Vague Café ikuskizunarekin Bagnoleteko Lehiaketako lehenengo saria lortu zuen 1983an. 1986an, berriz, Codex egin zuen. Bi film labur ere egin zituen garai horretan: La Voix des légumes (1983, Barazkien ahotsa), Le Petit Bal (1993). 1990ean Triton ikuskizuna erakutsi zuen Avignongo jaialdian. Iraultzaren Bigarren Mendeurrenaren ospakizunetan La Danse des sabots zuzendu zuen. 1995ean Decodex ikuskizuna osatu zuen Philippe Guillotel jostunarekin batera.