Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dede Korkut-en Liburua

Turkiako herri literaturako obra, dirudienez Dede Korkut autore mitikoak 1400. urte aldera idatzi zuena. XIX. mendeko idazle turkoak ezagutzera emateaz gainera, obra horretan oinarritu ziren literatura hizkuntza, mendeetan zehar izan zuen arabiarren eta persiarren eraginetik bereizteko. Liburu honetan turkoek Kaukasoko kristauen eta izaki fantastikoen aurka egin zituzten guduak kantatzen dira, egitura zaharreko bertso irregularretan.