Dedalo
(Gr. Daidalos) Mit. Greziako alegiazko arkitektoa, eskultorea eta asmatzailea. Mitologiaren arabera, Kretako labirintoa eraiki zuen. Kretako Minos erregeak bere seme Ikarorekin giltzaperatu zuen labirintoan, Pasifae erreginak zezen batekin izan zituen harremanetan zerikusia izan zuelako. Harreman horien ondorioz Minotauro munstroa jaio zen. Dedalok argizarizko hegoak eta lumak eginez ihes egitea lortu zuen labirintotik Ikaro semearekin batera, baina semeak eguzkitik gertuegi egin zuen hegan, eta hegoek su harturik itsasora erori eta ito egin zen. Dedalo Siziliara erbesteratu zuten eta bertan eraiki zituen ubidea eta gotorlekuak.