Davis, Jefferson
Estatu Batuetako politikaria (Todd County, Kentucky, 1808 - New Orleans, 1889). Hegoaldeko Konfederazioko lehendakaritza karguari eutsi zion bitartean (1861-1865), hegoaldeko estatuen aldekoa izan zen. Iparraldekoek atxilotu zuten eta hamar urte eman zituen Fort Monroen, inoiz epaitu ez zuten arren.