Davisson, Clinton Joseph
Estatu Batuetako fisikaria (Bloomington, Illinois, 1881 - Charlottesville, Virginia, 1958). Elektroi difrakzioa aurkitzeagatik (1927) eta beraz, L. de Broglieren uhin mekanika egiaztatzeagatik Fisikako Nobel saria jaso zuen 1937. urtean. Lente elektronikoak ere aztertu zituen Chester Joseph Calbick fisikariarekin batera.