Davis, Raymond
Estatubatuar kimikari eta fisikaria (Washington DC, 1914 – Brookhaven, 2006). 2002an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Masatoshi Koshiba japoniarrarekin batera, neutrino kosmikoen detekzioaren inguruan egindako lanagatik. Sariaren beste zati bat Riccardo Giacconi italiarrarentzat izan zen, X izpien iturri kosmikoen aurkikuntzan egindako ekarpenengatik.