Davis, Miles
Estatu Batuetako jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea (Alton, Illinois, 1926 - Santa Monica, 1991). 1940tik aurrera eragin handia izan zuen jazz-aren ibilbidean. Jazz modernoaren joera berrien aitzindari izan zen, berak gidatutako taldeekin batera: cool estiloa (1940tik aurrera), modala 1960an, eta jazz-rock delakoa 1970ean. Obra nagusiak: Billie’s bounce (1945), Boplicity (1948) Bag’s groove (1954) eta Miles ahead (1957).