David Halsouet, Jean-Pierre-Armand
Naturalista euskalduna (Ezpeleta, 1826 - Paris, 1900). Larresoroko apaiztegian egin zituen ikasketak eta misiolari-naturalista ospetsuenetakoa izan zen bere garaian (lazarotarren ordenako fraide izan zen). Asiako Erdialdea, Txina, Tibet, Filipina Uharteak, Malaysia eta beste hainbat lurraldetan barrena eginiko zientzia bidaietan, animalia eta landare mota askoren berri eman zuen, geologiazko eta geografiazko zehaztasun ugarirekin batera. Txinako faunari buruz oso lan garrantzitsuak egin zituen. Lan asko idatzi zuen gai horien inguruan.
- Davao
- Davenport, Harold
- Davenport, Thomas
- Davenport
- David d’Angers, Pierre-Jean
- David Halsouet, Jean-Pierre-Armand
- David Ia
- David IIa Bruce
- David, Gérard
- David, Jacques Louis
- Davies, Peter Maxwell