David d’Angers, Pierre-Jean
Eskultore frantsesa (Angers, 1788 - Paris, 1856). Jacques Louis David margolariaren eta Roland eskultorearen ikaslea izan zen. Eskultura erromantikoaren aitatzat hartua izan da. 1830. urtetik aurrera estatua, buru eta domina ugari egin zituen (500 inguru). Cuvier, Talma eta Ambroise Paré-ren estatuak, Pariseko Panteoiko frontoia, Goethe, Bentham, Chateubriand, Victor Hugo, Balzac eta abarren buruak eta XIX. mendearen lehen erdiko pertsonaia garrantzitsuen domina irudiak (Bonaparte jenerala, Ney, Louis David, Vigny, George Sand) egin zituen. Bere izena daraman museoan daude ikusgai artista honen obra batzuk, Angers herrian.