David, Gérard
Flandestar margolaria (Oudewater, 1460 - Brujas, 1523). 1483. urtean Brujasera joan eta hango eskolako azken maisu handia izan zen. Italiako pintoreen nolabaiteko eragina sumatzen bazitzaion ere, Van Eyck eta Memling pintoreek eragin zuzena izan zuten beragan. Gerard Davidek erlijio gaiak landu zituen batez ere. Obra nagusiak: La Vierge entre les vierges (Ama Birjina birjinen artean, 1509), La Vierge au bol de lait (Ama Birjina esne katiluarekin) eta Le Baptême du Christ (Kristoren Bataioa).