Daudet, Alphonse
Idazle frantsesa (Nimes, 1840 - Paris, 1897). Gurasoek dirurik ez zutenez bertan behera utzi behar izan zituen ikasketak gazte zelarik. 1857. urtean Parisa jo zuen anaiarekin elkartzeko. Han eman zuen argitara Les amoureuses (1858, Maiteminduak), bere lehen poema bilduma. Hainbat obra idatzi zuen antzerkirako 1862-1866 bitartean: La dernière idole (1862, Azken idoloa), Les absents (1863, Ez daudenak), Lettres de mon moulin (1866, Gutunak nere errotatik). 1868. urtean Le petit chose obra biografikoa eta Tartarin de Tarascon trilogia (1872-1890) ospetsua eman zuen argitara. Goncourt, Zola eta Flauberten adiskide zen, eta naturalista haiek bezala, baina umore eta fantasia handiz. Beste zenbait lan: L’Arlésienne (antzerkia, 1872), Jack (1876) eta Sapho (1884) eleberriak eta Contes du lundi (ipuinak, 1873).