Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dau al Set

(Katalanez «dadoaren zazpikoa»). 1948 eta 1951. urteetan, Modest Cuixart, Joan Ponç, Antoni Tapies eta Joan Josep Tharrats margolariek eta Juan Eduardo Cirlot kritikariak Bartzelonan osatu zuten arte talde surrealista. Joan Miró eta Paul Kleeren obraren eraginpean abiatu ziren artista hauek; Katalunian gerra zibilaren ondoren gorpuzten zen abangoardiako lehen higikundea egituratu zuten eta izen bereko arte eta literatura aldizkaria eman zuten argitara. Izena André Breton poeta surrealistaren «dadoaren zazpigarren aurpegia» esalditik hartu zuten.