Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Darvaza

edo Darwaz. Amu Dariaren ibaiaren bi aldeetara zabaltzen den Asia Erdialdeko lurralde menditsua, Afganistan eta Tajikistan estatuen artean. v Historia. Darvazako historia ez da ondo ezagutzen. XIV. mendetik aurrera Timur dinastia turko-mongoliarraren mendean egon zen. XIX. mendean Bukharako kanerriko lurraldea zen, baina 1895. urtean bitan banatu zen, Errusiako eta Britainia Handiko inperioek izenpetu zuten hitzarmenaren ondorioz.