Darrigol, Jean Pierre
Lapurtar idazlea (Lehuntze, 1790 - Baiona, 1829). Apaiz egin zen 1815. urtean. Baionako apaiztegi nagusiko irakaslea izan zen, eta gero ikastegi horretako zuzendari hautatu zuten. Obra nagusiak: Cathéchisme edo Abrégé de la Foi (1823, Katixima edo Fedea laburrean) eta Dissertation critique et apologétique de la langue basque (1827, Euskararen azterketa kritikoa eta apologia).