Dart, Raymond Arthur
Australiako antropologoa eta kirurgialaria (Brisbane, 1893 - Johannesburgo, 1988). 1917an Hegoafrikara joan zen eta bertan bizi izan zen hil arte. Sendagile gisa aritu zen lanean baina ospe handiagoa izan du antropologo lanetan; Hegoafrikako harrobi batean aurkitutako burezur bat aztertu eta homo sapiens-aren aurretiko gizaki baten hezurrak zirela aldarrikatu zuen; Australopithecus izena eman zion. Eztabaida asko izan zen aurkikuntza haren inguruan; baina Dart-ek eta bere lankideek haren garaiko beste arrasto batzuk aurkitu zituztenean frogatu zen berak emandako hipotesia zuzena zela.