Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

damalisko

. iz. Zool. Zenbait ugaztun artiodaktiloren izen arrunta. Behiaren familiakoak dira, eta Damaliscus generokoak. Neurriz handi samarrak dira, eta ilea kolore bateratsukoa izaten dute. Adarrak eraztunez eratuak dituzte aurrerantz okertuak eta punta biribilekoak. Taldeka ibiltzen dira egun argiz eta gauez sastraketan ezkutatzen dira. Afrikan bizi dira.