Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

damaskinatu

iz. Art. Burdinazko, kobrezko edo altzairuzko gainalde batean, mailuka, zilarrezko, urrezko edo kobrezko harien txertatze lana. Aurrena azidoz edo burilez higatzen da marrazkia eta ondoren haria txertatzen da. Arte gisa Ekialdean du jatorria, Egipton, Grezian eta Erroman. Arabiarrek sartu zuten Espainian, Toledon batez ere. Joan den mendetik honantz, Euskal Herrian, garrantzi handikoa izan da Eibarren eta Soraluzen.