Dallas
Estatu Batuetako hiria, Texas estatuaren iparraldean. Texas estatuko bigarren hiria da, Houstonen ondoren. 1.006.877 biztanle (1990, hirialdeak 2.401.400 biztanle ditu). Merkataritza eta finantza hiri garrantzitsua. Petrolio enpresa ugari dago bertan. Doikuntza industria eta industria arina: misilak, automobilentzako gaiak, makina elektrikoak, elektronika (munduko irrati fabrika handienetakoa), etab. Nazioarteko aireportua. Unibertsitateak. Dallas hirian hil zuten John F. Kennedy lehendakaria 1963. urteko urrian.