Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

daman

iz. Zool. Procavia generoko ugaztun txikia, marmotaren antzekoa. Damanak lodikoteak dira, eta enborra luzexka dute (30-60 cm). Isatsa oso motza dute (1-3 cm) edo batere ez. Ilea motza izaten dute, eta kolorez hori argia edo nabarra, gune zuriekikoa zenbaitetan. Plantigradoak dira. Karraskarien antzeko hortzak dituzte eta urdaila bitan zatitua. Asian eta Afrikan bizi dira.