dama 2
iz. Zool. Oreinaren familiako hausnarkari artiodaktiloa (Dama dama). Adar biribilak ditu, zapalak eta luzeak. 1,60 m neurtzen du luzean, isatsaren 16 edo 19 cm-ak ere kontuan hartuta, eta altueran 80 cm-tik 100 cm-ra. Zortzi hilabeteko umealdia izaten du, eta ume bat edo bi egiten ditu aldiko. Arraren adarrek 57 kilorainoko pisua har dezakete. Landareak, kimuak eta zuhaitzen azala jaten ditu. Ilearen kolorea aldatu egiten du urteko sasoien arabera. Udan gorrixka edukitzen du gain aldeetan. Neguan, berriz, ilunagoa bizkarrean. Gazteek orbanak izaten dituzte ilean. Izatez Mediterraneo eskualdeetakoa da, baina ongi egokitu da Europa erdialdean ere. Nahiago izaten ditu eskualde epelak. Europako parke askotan daukate.