Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dalia

iz. Bot. Dahlia generoko landare mota batzuen izen arrunta; landare horien lorea, apaingarri gisa oso aintzat hartua. Elkartuen familiakoak dira, zain zurixka eta korapilotsua dute, zuztarra sendo samarra eta adartsua, elkarren aurkako hostoak, eta loreak buruetan edo adaguneetan, kolore ugarietakoak. Hazi, adaxka edo tuberkuluen zatiketaz ugaltzen dira. Maiatzaren azken aldera aldatzen dira eta abuztuan ematen dituzte loreak; izotza hasi arte jarraitzen dute loreak ematen. Mexikon eta Amerika erdian dute jatorria, baina, Dahl izeneko suediar botanikoak ekarri zituenetik (haren ohoretan dute dalia izena), mundu osoan zabaldu dira.