Suediako ingeniaria (Stenstorp, 1869 - Stockholm, 1937). Aldizkako argi automatikoaren sortzailea da. Azetilenozko faroak automatikoki bizteko sistema bat asmatu zuen; sistema horri esker itsasertzean argi seinaleak jarri ahal izan ziren. v Fisikako Nobel saria jaso zuen 1912. urtean.