Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dalmazia

Kroaziako lurraldea, Balkan penintsularen mendebalean eta Itsaso Adriatikoaren ertzean. Dalmazia Dinariar Alpeek zeharkatzen dute ipar-mendebal eta hego-ekialde. Itsasertzean alderdi malkortsuen ondoan (Sibenik eta Split badiak), alderdi lauak zabaltzen dira (Neretva Delta). Barrualdean Dinariar Alpeek daude. Kostaldearen parean 600 uharte menditsu daude; horietako hirurogeiren batean bizi da jendea (Hvar, Brac, Vis, Korcula); turismoa, Mediterraneoko nekazaritza eta arrantza dute bizibide. Hiri nagusiak: Split, Sibenik, Zadar eta Dubrovnik. v Ekonomia. Itsas merkataritza eta ontziolak oso garrantzizkoak dira, Split, Dubrovnik eta Sibenik portuetan batez ere. Turismo asko.