Dalmas, André
Frantses idazlea (1909-1989). Haurtzaroaz eta nerabezaroaz interes berezia zuela sumatzen da bere lanetan. Histoire d’écrire eleberrian, adibidez, eskola garaiko bizipenak bildu zituen. S.N.C.F. konpainian hasi zen ingeniari gisa lanean, eta ondoren, Nigeriara eraman zuten okupazio garaian. 1963an Nouveau Commerce argitalpena sortu zuen Marcelle Fonfreide-rekin batera. Hainbat lan labur idatzi zituen argitalpen horretan; Le Musée de la parole izenburupean daude bilduta. Bizitzaren azken urteak ahulduta pasatu zituen, bihotzeko gaixotasun bat zela medio. Aipagarria du orobat L’Arrière-Monde (Atzeko mundua).