Da Nang
Vietnam mendebaleko hiria eta portua, Quang Nam probintziako hiriburua. Izen bereko badiaren hegoaldean dago. 334.200 biztanle (1986). Ehungintza eta janari industria. Cham artea erakusten duen museoa. v Historia. Oso gudu latzak gertatu ziren bertan Estatu Batuetako gudarostearen eta iparraldeko vietnamdarren artean 1967-1975. bitarteko urteetan.