Da Noli, Antonio
(Antoniotto Uso di Mare deitua). Genoako itsasgizona (Genoa, 1415 - 1461). Portugalgo printze Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan ziharduela, Gambiako eta Senegalgo kostaldea igaro zuen Ca’da Mostorekin batera (1455-1456). Bidaia haietako batzuk azaltzen dituzten kontakizunak argitaratu ziren Genoan 1802an, Annali di geografia e di statistica liburuan.