Da Ponte, Lorenzo
(Emanuele Conegliano, Lorenzo Da Ponte deitua) Italiako abenturazalea eta idazlea (Vittorio Veneto, 1749 - New York, 1838). 1773. urtean apaiz egin bazen ere, apaizgotik bota egin zuten erlijio gauzetan zuen utzikeriagatik. Vienara erbesteratu zen 1781. urtean eta ondoren Pragara jo zuen. Azken hiri honetan Casanovarekin harremanetan jarri zen. Mozarten operen libretoen egile ospetsua da: Figaroren ezteiak, Don Giovanni eta Cosi fan tutte. Oroitzapen liburu bat ere utzi zuen (Mémoires, 1823-1827).