d
Euskal alfabetoaren laugarren letra. Izena de du. Kim. Letra larriz, deuterioaren (hidrogenoaren isotopo astunaren) sinboloa. v Letra xehex, kimika organikoan, dextrogiroren sinboloa (d). v Hist. Erromatarren zenbakietan, bostehun adierazten duen letra (bost mila ere adierazten du). v D geruza. Meteor. Ionosferako partea, 60.000 metrotik 80.000ra arteko altueran dagoena. v D bitamina. Med. Bitamina liposolbagarria. Bakailaoaren gibeleko olioa da bitamina horren iturburu nagusia, baina arrautza gorringoak, esneak, gurinak eta zenbait barazkik ere badute. Bitamina honen eginkizun nagusiak: gorputza indartu infekzioen aurrean, eta hezurrak eta hortzak sendotu, bitamina honen bidez bereganatzen baititu gorputzak kaltzioa eta fosforoa. D bitaminen familiak lotura estua du esterolekin, ergosterolarekin eta kolesterolarekin, batez ere; sail horretako bitaminarik ezagunena (D2-a edo kaltziferola) pertsona eguzki izpi ultramoreen eraginpean jarriz lortzen da.