Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

churrigueresco

iz. Art. Espainiako barroko berantean hedatu zen arkitektura moldea (XVII. mende bukaera - 1750). Izena José Benito Churriguera arkitektoarengandik jaso zuen. Italiako arkitektura barrokoan du oinarria (Borromini) eta Juan Bautista de Herrera-ren hoztasunarekiko erantzun gisa jaio zen, apaingarriak arkitektura osagaiei nagusitzen zaizkien moldeak erabiliz. Churrigueresco estiloan gotiko, plateresko eta gotikoko elementuekin nahasten dira, eta ugari erabiltzen dira zutabe salomondarrak, estipiteak eta hormakonkak; landare apaingarriak, lerro biribilkatuak, erlaitz biribilak eta eskulturak ere sarri azaltzen dira. Churriguera anaiez gainera, Pedro de Ribera, Narciso Tomé, Casas Novoa eta Figueroatarrak izan ziren estilo honetako artista ospetsuenak. Churriguerescoa Espainian eta Latinoamerikan baizik ez zen zabaldu.