Churruca y Brunet, Evaristo
Bizkaiko portu, ubide eta bide ingeniaria (Izu, 1841 - Bilbo, 1917). Ikasketak Madrilen egin ondoren Murtziako Palos lurmuturreko itsasargia eraiki zuen. Geroago, Bizkaian, Gernikako itsasadarreko ura bideratu zuen. 1866-1873 bitartean Puerto Ricon izan zen lanean. 1877an Bilboko itsasadarreko ura bideratu eta portua antolatu zuen; Bilbokoa Espainiako estatuko portu hoberen eta seguruen bihurtu zen bere lanari esker. Artikulu ugari idatzi zuen Euskal Erria eta Revista de Obras Públicas aldizkarietan.