Christie, Linford
Britainiar atleta, jaiotzaz jamaikarra (1960). 1986, 1990 eta 1994an Europako 100 metroko txapelduna izan zen eta 1992ko Olinpiar Jokoetan, hogeita hamabi urte zituela, txapeldun gelditu zen lasterketa horretan. Joko haietan Carl Lewis-ek parte hartu ez zuenez gero, askok ez zuten aintzat hartu Christie-ren domina hura. Hala ere, 1993an munduko txapeldun bihurtu zen Andre Cason, Dennis Mitchell eta Carl Lewis-en aurretik.