Chrétien, Jean
Politikari kanadarra (Shawinigan, 1934). Parlamentari hautatu zuten 1963an, eta hainbat alorretako ministro izan da kartera jakinik gabea (1967), Ipar Kanada eta Indiar Gaietakoa (1968), Industria eta Merkataritza (1976), Finantzak (1977), Justizia (1980), Energia eta Izadi Baliabideak (1982), baita Fiskal Nagusi ere (1980). Ostera Atzerri Gaietarako estatu idazkari eta Kanadako Lehen ministrorde izan zen. 1986an utzi egin zuen politikagintza, baina 1990ean Alderdi Liberaleko buru hautatu zuten, John Turnerren ordez. 1993ko hauteskundeen ondoren Lehen ministro kargua eskuratu zuen. 1997an aurreratu egin zituen hauteskundeak, eta gehiengo absolutua lortu zuen. Québecen burujabetzaren aurka nabarmendu izan da barne politikan; atzerrikoan, Estatu Batuek Kubari ezarritako enbargoaren kontra.