Flandestar pintorea (Baerle-Brujas, 1405-1410 bitartean - Brujas, 1473 inguruan). Van Eyck-en ikaslea izan zen, eta haren eragina izan zuen bere lehen lanetan (Portrait d’un chartreux, 1446). Azken lanetan aldiz, Van der Weyden-en eragin nabaria du (Déposition de croix).