Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Christchurch

Zeelanda Berriko hiria, Hegoaldeko uhartearen ekialdeko itsasertzean. Hegoaldeko uharteko hiri nagusia da eta Zeelanda Berriko hirugarren hiria da jende kopuruari dagokionez: 166.800 biztanle (1985, hirialdeak 323.500 biztanle). Zeelanda Berriko bigarren industria hiria da: janari industria, ehun langintza, altzarigintza, mekanika industria. Garrantzi handiko garraiogunea. Lyttelton portua dago hiritik hurbil. Nazioarteko aireportua. Talde anglikano batzuek sortu zuten hiria 1848. urtean.