Chourio
edo Xurio, Martin. Azkaineko notarioa. Lapurdiko sindiko aukeratu zuten 1654an baina kargutik egotzi zuten 1655ean. Sabel gorrien taldeko buruzagia izan zen Lapurdiko gerra zibilean (1656-1659). Chourioren (sabel gorri) eta Urtubiaren (sabel xuri) jarraitzaileen artean banatu zen Lapurdi. Bi urtez hedatu zen gerra latzaren ondoren Chourio hil egin zen eta bere talde armatuak desagertu egin ziren. Luis XIV.ak, egoera hartaz baliaturik, Lapurdiko Biltzarraren aginpidea murriztu zuen.