Chraibi, Driss
Marokoko eleberrigilea (Mazagan, 1926 - Drome, 2007). Le Passé simple (1955), L’âne (1958) eta Les Boucs liburuetan Ipar Afrikako langileak berrogeita hamar-hirurogei bitarteko urteetan Frantziara joatean izaten zituzten zailtasunak kontatu zituen, eta musulmanen izaera azaldu ohi zuen. Hark idatzitako beste eleberri batzuk: Succession ouverte (1962), La Civilisation, ma Mère! (1972).