Charcot, Jean Martin
Frantses neurologoa (Paris, 1825 - Settons aintzira, 1893). P. Janet, A. Binet eta S. Freuden irakaslea izan zen. Nerbio patologiaren inguruan egin zuen lan eta histeria eta hipnosia ikertu zituen. v Charcoten eritasuna. Med. Pertsona helduetan, 40 urtetik 60ra bitartekoetan izaten den esklerosi mota, higiduraren neuronei erasotzen diena eta erdiko nerbio sistema nahasten duena. 5-6 urteren buruan edo lehenago hiltzen da gaitz horrek jotakoa.