Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charente-Maritime

Frantzia mendebaleko departamendua [17], Akitaniako arroan (Poitu-Charentes eskualdea). 6.864 km2 eta 513.220 biztanle. Prefetura hiria: Arroxela. Suprefeturak: Jonzac, Rochefort, Saintes, Saint-Jean-d’Angely. Charente-Maritime departamenduko lurrak guztiz lauak dira.  v  Iparraldean gurinaren langintzak nolabaiteko garrantzia hartu du; hegoaldean mahastiak lantzen dira nagusiki. Arroxela da Atlantikoalde honetako arrantza portu nagusia. Industria Arroxela eta La Pallice hirien inguruetan dago batez ere.