Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chapultepec

Mexiko hiriko parke eder eta handiena. 400 ha hartzen ditu guztira eta bertan museoak (Mexikoko Antropologia Museoa), lorategi botanikoak, aintzirak, monumentuak (Tlaloc-en estatu erraldoia), zoo bat eta kiroldegiak daude. XV. mendean sortu zuen Texcocoko Netzahualcoyotl errege poetak.