Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charcas

Filipe II.a Espainiako erregearen garaian, Peruko errege ordearen mendeko lurraldean sortu zen departamentua (alde handiena Bolivian dago egun). Santa Cruz, La Paz, Potosi eta Charcas herrialdeak, Mojos eta Chiquitos misio-eremuak eta Tarapacá eta Mejillones Ozeano Barearen ertzeko eskualdeak hartzen zituen. 1776. urtean La Platako errege ordearen agintepean geratu zen. Hiriburua egungo Sucre hiria zen.