Chappaz, Maurice
Idazle eta itzultzaile suitzarra (Lausana, 1916 - Martigny, 2009). Frantsesez idatzi eta argitaratu zuen bere obra; 40 obratik gora plazaratu zituen. Lurrari oso estu loturik bizi izan zen –mahastiak lantzen zituen Valaisen–, eta kezka etiko-ekologikoak dira nagusi bere obran, nekazarien kultura eta arbasoen lurra desegin duen aurrerakuntzaren aurkako sentipenak. Obra aipagarriak ditu, besteak beste: Grandes journées de printemps (1944, Udaberriko egun ederrak), Testament du Haut-Rhône (1953, Rhône Garaiko testamentua), Portait des valaisans en legénde et en verité (1965, Valaistarren erretratuak, egiazkoak eta alegiazkoak), À rire et à mourir (1984, Barre egiteko eta hiltzeko).