Chapman, George
Ingeles poeta dramatikoa (Hitchin, 1559 - Londres, 1634). Homero eta Petrarcaren obrak itzuli zituen. Shakespeareren sonetoetan aipatzen den «kontrako» poeta izan bide zen. Dramak: (The Conspiracie and Tragedie of Charles, Charles-en konspirazioa eta tragedia, 1607), komediak (All fools, Zoroak denak, 1599; poesiak (The shadow of night, Gauaren itzala, 1594; Ovid’s banquet of sense, 1595) idatzi zituen.