Curwood, James Oliver
Estatu Batuetako eleberrigile eta kazetaria (Owoso, Michigan, 1878 - Owoso,1927). Kanada iparraldeko lurraldeetan bizi izan zen luzaroan; haren eleberriak, abenturazkoak, egonaldi hartan oinarritzen dira: The courage of captain Plum (Plum kapitainaren adorea, 1908), The wolf hunters (Otso ehiztariak, 1908), Kazan the wolfdog (Kazan otso-zakurra, 1914).