Cushing, Harvey Williams
Estatu Batuetako sendagilea (Cleveland, Ohio, 1869 - New Haven, Connecticut, 1939). Ikerlan ugari egin zuen neurokirurgiaren inguruan. Burmuineko gaixotasunak kirurgiaren bidez sendatu zituen lehen medikua izan zen. Burmuineko tumoreak obra eman zuen argitara 1932. urtean eta sei urte geroago, Meningiomak, sailkapena, kokapenak eta emaitza kirurgikoak.