Curtius, Ernst
Alemaniar historialaria, humanista, kritikaria eta jakituna (Lübeck, 1814 - Erroma, 1896). Grezian eta Asia Txikian zehar bidaia luze bat egin ondoren (1836-1840), Berlingo Antzinateko Museoko zuzendari izendatu zuten. Greziako Historia idatzi zuen 1857-1861 bitartean, eragin handia izan duen lana. Zibilizazio heleniarrari buruzko azterketa ugari egin zituen. Olinpiako indusketen zuzendari izan zen 1875-1881. urteetan.