Cuvier, Georges
Zoologo eta paleontologo frantsesa (Montbéliard, 1769 - Paris, 1832). Oso ospetsua egin zen anatomia konparatuari eta animalien sailkapenari buruzko lanengatik. Anatomia konparatuaren eta paleontologiaren sortzailea izan zela esan daiteke, berak zehaztu baitzituen animalien organoen eta hezurren arteko harremanen oinarriak. Obra nagusiak: Leçons d´anatomie comparée (Anatomia konparatuari buruzko ikasgaiak, 1800-1805), Recherches sur les ossements fossiles (Hezur fosilei buruzko ikerketak, 1812-1813), Le Règne animal distribué selon son organisation (Animalien erresuma antolamenduaren arabera banatua, 1816-1817). v Cuvier-en hodiak. Biol. Behe mailako ornodunetan, alde banatatik bihotzera sartzen diren zainak.