Curros Enríquez, Manuel
Idazle galegoa (Celanova, 1851 - Habana, 1908). Madrilen zuzenbide ikasketak egin eta gero kazetaritza lanak egin zituen. 1894. urtean Habanara jo zuen eta bertan Tierra gallega (Nere lurrako aireak) izeneko aldizkaria sortu zuen. Diario de la Marina egunkariko erredakzioan egin zuen lan hil zen arte. Aires da miña terra bilduman aurkeztu zituen poema aipagarrienak (1880). O divino sainete (1888) poeman elizako ustelkeriak salatu zituen. Gazteleraz eta prosaz argitara eman zituen: Hijos ilustres de Galicia eta Cartas del norte; Paniagua y compañía, agencia de sangre. Azken eleberri hori Euskal Herrian girotua dago, karlistadaren garaian.